MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Taxi lizentzia eskualdatzea

Iragarki taula

Lizitazioak

Datos del trámite

Deskribapena

Taxi lizentzia bat eskualdatzeko baimena eskuratzeko prozeduran pauso hauek eman behar dira:

- Eskaera aurkeztu behar da, eskuratzaileak eta eskualdatzaileak izenpetua, edo ordezkatzen dituztenek izenpetua, eta horrekin batera, egokiak diren dokumentuak. Ordezkariak egin nahi badu eskaera, aurretik izena edo alta eman beharko du Ordezkarien erregistroan, egoitza honetan helburu horretarako dagoen izapidea bideratuta: edo ordezkaritza eskaera, ordezkariak egina; edo ordezkaritza eskaera, ordezkatuak egina.

Izapidea bideratzen hasteko eskaerak ez baditu betetzen baldintzak eta/edo ez badira aurkezten beharrezkoak diren dokumentuak, eskatuko zaio interesdunari hamar eguneko epean zuzentzeko hutsa edo aurkezteko nahitaezkoak diren dokumentuak. Horrez gain, adieraziko zaio ez badu eskatutakoa egiten eskaerari uko egin diola ulertuko dela, dagokion ebazpena –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa– eman ondoren.

- Ebazpen proposamena.

- Ebazpen proposamenean exijitzen diren gainerako dokumentuak aurkeztu behar dira proposamen horretan adierazitako epeetan, aplikatzekoa den araudian ezarrita dagoenaren arabera.

- Behin betiko baimentzea.

Lizentzia eskualdatzeko eskaerari baiezkoa eman zaiola ulertuko da baldin eta bi hilabeteko epean Iruñerriko Mankomunitateak ez badu berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten, salbu eta Taxien 9/2005 Foru Legean, uztailaren 6koan, xedatutakoa urratzen denean. Ebazpena jakinarazteko epea etenda geldituko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Erakunde kudeatzailea: 
Iruñerriko Mankomunitatea