Ziuragiri elektronikoa
Internet bidezko komunikazioei segurtasuna emateko premiari erantzun nahian sortzen dira ziurtagiri eta sinadura elektronikoak.
Ziurtagiri digital bat agiri elektroniko bat da, nortasun-agiri ofizial baten eginkizun baliokideak dituena eta edozein pertsonak egin ditzakeen transakzio elektronikoei legezko balioa emateko balio duena. Ziurtagiri elektronikoak ahalbidetzen du ziurtagiriaren titularra identifikatzea, beste pertsona eta erakunde batzuekin era seguruan trukatzea informazioa, eta bidaltzen diren datuak elektronikoki sinatzea, hartara, egiaztatu ahal izateko haien zuzentasuna eta jatorria.
Ziurtagiri digitala NAN elektroniko berriaren barnean dago eta erakunde jaulkitzaileen bidez ere lor daiteke, besteak beste, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren bidez.
Egun, Iruñerriko Mankomunitateak ziurtagiri elektroniko hauek onartzen ditu:
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala: pertsona fisikoaren ziurtagiria.
Merkataritza Ganbera (CAMERFIRMA).
Ziurtagiri horiei buruzko argibideak hornitzaile horien webguneetan irakur daitezke (batez ere, baliagarria da jakitea elementu gehigarriren bat behar ote den ziurtagiria ongi erabili ahal izateko).
Sinadura elektronikoaren gaineko erregulazioa abenduaren 19ko 59/2003 Legean dago. Haren testua, hain zuzen, egoitzan aurki daiteke, araudiaren atalean.
Era alternatiboan, Estatuko Administrazio Orokorrak administrazio elektronikoko zerbitzuetara sartzeko modu berriak ezarri ditu, Clave sistemaren bidez, pertsona fisikoentzat.
Clave sistemaren helburua da herritarrek dituzten zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeko bideak bateratu eta erraztea. Xede nagusia da herritarra identifikatu ahal izatea administrazioaren aurrean adostutako gakoak erabiliz (erabiltzailea eta pasahitza), zerbitzu desberdinetara sartzeko gako desberdinak gogoratu beharrik izan gabe.
Argibide gehiago lortzeko eta Cl@ve sisteman erregistratzeko, "Nola eman dezaket izena" lotura edo esteka erabil daiteke.
Jada ziurtagiri digitala edukiz gero, ordenagailutik bertatik zuzenean egin daiteke, orrialde honetako ohar eta jarraibideei jarraituta: “Internet bidez ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin”.
Ziurtagiri digitalik ez dutenek aurrez aurre egin behar dute. Horretarako, Nafarroako Gobernuak herritarren eskura jartzen du Foru Komunitate osoan banatuta dituen bulegoen sarea.
Halaber, Estatuko Administrazio Orokorrak Nafarroan Clave erregistratzeko duen edozein bulegotara joan daiteke (zure etxebizitzatik hurbilen duzun erregistro-bulegoa kontsultatu ahal duzu. Bilatzailean “Clave” bulego-mota aukeratu behar duzu. Ez ahaztu aukera hori markatzea, gainerakoan erregistro-bulego guztiak erakutsiko baitira, baita Clave erregistratzeko ez direnak ere).