Zer da?
“Herritarron karpeta” herritarrak Iruñerriko Mankomunitatearekin komunikatzeko bide birtuala da. Hartara, karpeta honen bidez, Mankomunitatean egin beharreko izapideei jarraipena egin ahal izango diezu, pertsonalki eta seguru.
Zein zerbitzu eskaintzen ditu?
Zerbitzu honek informazio pertsonalizatua eskaintzen du, herritar bakoitzak gure erregistro elektronikoan sartu edo aurkeztu dituen txostenen, jakinarazpenen eta idatzien gainean. Doakoa da erabat, eta Internet bidez erabilgarri dago eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
- “Nire erregistroak” atalean Mankomunitatean elektronikoki aurkeztutako sarrera erregistro guztiak kontsultatu ditzakezu.
- “Nire txostenak” atalean, Mankomunitateak lehendik eredu bihurtuta dituen prozedurei dagozkien txostenen artean, zure txostenak zertan diren edo zein egoeratan dauden jakiteko aukera izango duzu. Hori guztia egingo da Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantzako 22. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.
- “Nire jakinarazpenak” atalean, txostena bideratzean “Jakinarazpen elektronikoa” aukera hautatu baduzu, txostenarekin lotutako jakinarazpenak jaso eta kontsultatu ahal izango dituzu. Jakinarazpen elektronikoak jasotzeko, aurretik izena edo alta eman behar duzu jakinarazpen elektronikoen plataforman. Jakinarazpen mota hau –“agerraldi elektronikoa” esaten zaio– doakoa da, berehalakoa eta ingurumenerako errespetuzkoa, ez baita papera erabiltzen, eta aukera ematen die interesdunei eguneko edozein ordutan jasotzeko, erraz, seguru eta isilpean. Horretarako, sistemara sartzean, NAN elektronikoa edo Iruñerriko Mankomunitateak onartutako ziurtagiria erabiltzeko eskatzen da. Jakinarazpen elektronikoen plataforman helbide honetatik sartu behar da: Jakinarazpen elektronikoak
Zer behar da sartzeko?
Herritar bakoitza bere karpetan sartzeko, bere burua identifikatu behar du eta benetakotzat egiaztatu. Horretarako, hain zuzen, Iruñerriko Mankomunitateak onartzen dituen ziurtagiri digitaletako bat erabili behar du. Egun, Iruñerriko Mankomunitateak ziurtagiri elektroniko hauek onartzen ditu:
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala: 2. mailako ziurtagiria (pertsona fisikoa).
Merkataritza Ganbera (CAMERFIRMA).
Ziurtagiri horiei buruzko argibideak hornitzaile horien webguneetan irakur daitezke (batez ere, baliagarria da jakitea elementu gehigarriren bat behar ote den ziurtagiria ongi erabili ahal izateko).
Nola erabiltzen da?
Herritar bakoitzaren karpeta automatikoki sortzen da, edo izapide bat bideratzen denean Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, ziurtagiri elektroniko bat erabilita, edo Mankomunitatearen egoitzara bertara joanda hasten denean bideratzen eta eskatzen denean gero prozesuaren egoera elektronikoki jakinarazteko.
Pertsona bat bere karpetan sartzen den unetik bertatik automatikoki hartzen da karpeta horren erabiltzailetzat.
Zerbitzu honen erabileran nagusi izan behar du fede onaren printzipioak eta bai egiazko informazioa, osoa eta zehatza emateko betebeharrak ere, informazio hori eskatzeko dauden helburuei egokia dena.
Bai erabiltzaileak eta bai Mankomunitateak ere onartzen dute eskuz izenpetutako dokumentuak eta inprimakiak emateak duen balio berbera duela zerbitzu honen bidez informazioa eta dokumentuak trukatzeak.
“Herritarron karpeta” zerbitzuaren erabiltzaileak Mankomunitatearekin dituen harremanak gauzatzeko ematen dituen datuek –besteak beste, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak eta beste batzuk– segurtasun, osotasun eta erabilgarritasun berme handienak izango dituzte, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoenaren arabera.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, zuzenbidean onartuta dagoen edozein bitartekoren bidez, Mankomunitateari jakinarazteko lehentasunezko jakinarazpen bitartekoa aldatzeko eskaera, bai eta ondorengo jakinarazpenak egiteko bitartekoa eta tokia ere, edo dagozkion informazioak jasotzeko.
Mankomunitateak ez ditu bere gain hartuko komunikazioko arazo teknikoen ondorioz gertatutako gorabeherak –Mankomunitateari egotzi ezin dakizkion arazoen ondorioz gertatutakoak– edo erakundeak berak kontrolatzen ez dituen komunikazio sareetan gertatutako gabezien edo segurtasun hutsegiteen ondoriozkoak eta, oro har, ezinbesteak bultzaturik eragindakoak.
Nire txostenak
Kontsultatu itzazu zure izapideak, Iruñerriko Mankomunitatetik bideratu direnak.
Nire jakinarazpenak
Jakinarazpen elektronikoen plataformarako sarbidea.
Nire erregistroak
Kontsultatu itzazu Iruñerriko Mankomunitatean elektronikoki aurkeztu dituzun sarrera erregistroak.