Erregistro elektronikoa Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusiak duen kanal elektronikoa da, eta idatziak, eskaerak eta komunikazioak elektronikoki aurkezteko aukera ematen du; zehazki, erakunde horren edo bere sozietate kudeatzailearen (Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.) eskumen diren izapideei dagozkienak. Dokumentuak elektronikoki aurkeztea Erregistro Nagusiko bulegoetara bertara joatearen ordez egin daiteke (bulegoak Chinchilla jeneralaren kalearen 7.ean daude).
Zerbitzu hau, ordea, erabilgarri dago eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, arrazoi teknikoen ondorioz ezinbestekoak diren etenaldietan izan ezik.
Betebehar teknikoak
Erregistro elektronikoa erabili ahal izateko, ezinbestekoa da Mankomunitateak onartzen dituen ziurtagiri elektronikoetako bat izatea. Ziurtagiriak balioduna izan behar du; hau da, ezin da balioa galduta edo iraungita egon, ez eta jaulki duen ziurtagiri agintaritzak baliogabetuta ere. Ez badago instalatuta software moduan zure nabigatzailean, txartel kriptografikoen irakurgailu bat eduki beharko duzu.
Formularioak behera kargatzeko, berriz, ordenagailuan Adobe Reader 9.0 edo goragoko bertsio bat eduki beharko duzu instalatuta. Ez baduzu, Adobe Readerren azken bertsioa behera kargatu dezakezu hemendik.
Jeneralean, formularioekin batera 4 dokumentu bidal daitezke atxikita, pdf, txt, doc, xls, tiff, jpg, bmp, pps eta ppt formatuetan, eta, gehienez ere, 6 Mb-ko tamaina izan dezakete guztira. Nolanahi ere, muga orokor hori gainditu egin daiteke, beharrezkoa bada eta izapide espezifiko baterako eskatzen diren dokumentuek eskatzen badute.
Egutegia eta epeak zenbatzea
Epeak zenbatzeko helburuetarako, prozedura berezietan araututa dagoena salbu, egun baliogabe batean aurkeztea hartuko da hurrengo lehen egun baliodunaren zero ordu eta segundo batean egindakotzat. Dokumentuak elektronikoki aurkezteak ez du berekin ekarriko inolaz ere legez ezarrita dauden epeak aldatzea.
Lege-oinarria
Administrazio Elektronikoaren Ordenantza gauzatzeko helburuarekin sortu da Iruñerriko Mankomunitateko erregistro elektronikoa. Zehazki, ordenantza horren testua egoitza honetako “Araudia” atalean dago.
Erregistro formularioak
Eskaera ongi bideratzeko, ezinbestekoa da erregistro elektronikoa duten eta ondoren erakusten diren formularioen artean zure premietara hobekien egokitzen dena hautatzea. Dena dela, ez baduzu formulario egokia aurkitzen, erabil ezazu eskari orri orokorra.
Nire erregistroak
Kontsultatu itzazu Iruñerriko Mankomunitatean elektronikoki aurkeztu dituzun sarrera erregistroak.