Erregistro elektronikoaren bidez eskaera bat aurkezteko aukera duzu, elektronikoki aurkeztutako erregistroak kontsultatu ditzakezu, eta bai txostenak ere, Mankomunitateak sortutako dokumentu elektronikoen balioduntasuna egiazta dezakezu, eta herritarrek Internet bidez edo sarean egiteko aukera eskaintzen duten beste zerbitzu eta izapide batzuetarako aukera ere ematen du.
Informazioa kodetuta edo zifratuta igortzen da, eta, hortaz, bermatuta dago komunikazio segurua bi noranzkoetan. Gainera, datu pertsonalak eman behar diren kudeaketa eta izapideetan herritarrek ematen dituztenak isilpekotasun osoz tratatzen dira. Zehazki, datu horiek baimenik gabe ez eskuratzeko, aldatzeko, galtzeko edo tratatzeko ezinbestekoak diren neurriak hartzen dira eta, beraz, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa eta hori garatzeko araudia betetzen dira.
Erregistro elektronikoan eskaerak eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, ziurtagiri digital bat izan behar da; titularra identifikatzeko aukera ematen duen ziurtagiria, hain zuzen.
Bidali den eskaera edo dokumentua jasotzen duenean Mankomunitateak, erregistro elektronikoak frogagiri bat sortzen du automatikoki. Frogagiri horretan interesdunak emandako datuak ageri dira, eskaera edo dokumentua aurkeztu den eguna eta ordua, eta aurkeztu izana identifikatzen duen erregistro zenbaki bat.
Idatziak eta beste dokumentu batzuk erregistro elektronikoan aurkezteak eta egoitza fisikoan bertan aurrez aurre egiteak eragin eta ondorio berberak dituzte.
Egoitzan prestatu eta aurreikusitako formularioak eta horiekin batera bidaltzen diren dokumentu elektronikoak jasotzeko egokituta dago, baldin eta horiek guztiek formatu estandarrak eta segurtasun baldintzak betetzen badituzte.
Herritarrek eskura duten helbide elektronikoa da egoitza elektronikoa; eta horren titularra Iruñerriko Mankomunitatea da, eta berari dagokio kudeatzea eta administratzea.
Herritarrek sarbidea izan dezaketen zerbitzu elektronikoak hartzen ditu Mankomunitatearen egoitza elektronikoak. Ez dago mugarik ordutegi aldetik, ez ilararik edo itxaron beharrik ere, eta egoitza fisikoko bulegoetara egin beharreko joan-etorriak murriztu edo bukatu egiten dira.
Zerbitzu elektronikoak eguneko hogeita lau orduetan erabil daitezke, urteko egun guztietan, arrazoi teknikoen ondorioz erabilgarri ez daudenetan izan ezik. Kasu horretan, aurretik ahalik eta azkarrena emango da horren berri eta komunikaziorako beste bide batzuk emango dira.
Informazioa behar duen edo egin daitezkeen izapideak Internet bidez egin behar dituen edozein herritar.
Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusian erabat integratzen den erregistro bat da, eta telematikoki funtzionatzen du, eguneko 24 orduetan.