MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Egoitzaren ziurtagiria egiaztatzea

Iragarki taula

Lizitazioak

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen 10.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, egoitza elektronikoek sistemak izan behar dituzte aukera emateko komunikazio seguruak izateko behar den guztietan.

Hartara, legezko betebehar horiek gauzatzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoak bere web zerbitzariaren identitate ziurtagiri bat du. Ziurtagiri horrek:

 - Aukera ematen du https://sedeelectronica.mcp.es ataria Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektroniko gisa identifikatzeko.

 - Eta bai komunikazio segurua bermatzeko aukera ere. Egoitzan sartzen den edozein pertsonaren eta egoitzaren beraren artean trukatzen den informazio guztia kodetua edo zifratua izango da.

Nabigatzailearen helbide barran, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko orrialde guztietan, “https://” ageri da hasieran, ohiko “http://” beharrean. Horrek esan nahi du web orri horiek “https” protokoloa erabiltzen dutela, komunikazio seguruen protokoloa. Horrenbestez, datuen transmisioa segurua da, igortzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna bermatzen du, eta ez dago iruzur baten biktima izateko aukerarik.

Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren benetakotasuna AC APE ziurtagiri agintaritzak (Espainiako Administrazio Publikoko Ziurtagiri Agintaritza) jaulkitako ziurtagiri digital baten bidez dago bermatuta. Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak – Monetaren Errege Etxeak (FNMT-RCM, DZFN-MEE) gaitu du ziurtagiri agintaritza hori, FNMT-RCM agintaritza erroaren mendeko ziurtagiri agintaritza gisa.

AC APE ziurtagiri horien oinarrizko helburua da Espainiako administrazio publikoko erakunde desberdinen egoitza elektronikoak identifikatzea eta benetakotzat egiaztatzea, modu frogagarrian.

Egoitzaren ziurtagiriak bere funtzioa egoki betetzeko, ezinbestekoa da egoitzan sartzeko erabiltzen den nabigatzaileak FNMT-RCM ziurtagiri agintaritza erroa eta APE agintaritza onartzea eta, horretarako, nabigatzaile horretan dagozkien ziurtagiriak instalatu behar dira.

Izan ere, ziurtagiri horiek ez badaude instalatuta, nabigatzaileak mezu bat erakutsiko du, gutxi-asko kezkagarria, erabiltzen denaren arabera, azken batean ohartarazteko bisitatzen den tokia ez dela konfiantzakoa.

 Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak – Monetaren Errege Etxeak (FNMT-RCM) jaulkitako ziurtagiria, FNMT-RCM agintaritza erroaren mendeko ziurtagiri agintaritza gisa.