Datos del trámiteDeskribapenaUraren ziklo integralaren, hondakinen bilketaren eta eskualdeko ibai parkearen zerbitzuekin lotutako idatziak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateak eskaintzen duen kanala da, formulario espezifikorik ez dagoen kasuetan. Dokumentazioa - Eskaera egiteko inprimakia ongi beteta. Formularioa behera kargatu. Herritarrek ekarri beharrekoa, egindako eskaeraren arabera. Araudia56/2007 Legea, abenduaren 28koa, informazioaren gizarteari bultzada emateko neurriei buruzkoa Nola bideratu?Egoitza fisikoan bideratzea: Beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu beharko dira Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Nagusiko bulegoetan. Bulego horiek Chinchilla jeneralaren kalearen 7.ean daude, eta astelehena eta ostirala artean joan behar da, 08:00etatik 14:00etara. Formularioa behera kargatu. Elektronikoki bideratzea (ziurtagiri elektronikoa behar da): Orri honen oinean dagoen “Orain bideratu” botoian klik egin, formularioa bete eta eskatzen diren dokumentuak gehitu behar dira. Nolanahi ere, izapidea modu honetan bideratzeko, NAN elektronikoa edo Iruñerriko Mankomunitateak onartzen duen beste ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu (Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala, Camerfirma). Dokumentu gehigarriak bidaltzea ezinbestekoa bada izapidea bideratzeko, dokumentu horiek eskanerrean pasatu eta ordenagailuan gorde beharko dituzu. Izapidea saretik bideratu behar duzunean, dokumentu horiek gehitu eta bidali egin beharko dituzu. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.Hartzaileak: Herritarrak, oro har.Orain bideratu