Datos del trámiteDeskribapena %90eko hobaria dago fakturaren ordainketan, kasu hauetakoren batean dauden kontratu-titularrentzat (edo beren ezkontideentzat edo bizikidetza-harreman berdintsua duten personentzat): - Kontratuen titularra Errenta bermatuaren edo Bizitzeko gutxieneko errentaren onuraduna denean. - Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna denean kontratuaren titularra. Suposizio horren barnean daude Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonak, aldi baterako babesa eskatu dutenak. Dokumentazioa- Eskaera sinatua (deskargatu). - Kontratuaren titularraren NANa. - Prestazioa ematearen egiaztagiria. - Kontratuaren titularraren eta prestazioaren onuradunaren erroldatze-ziurtagiria edo udal-erroldako bizikidetza-ziurtagiria. - Inklusioaren, Gizarte Segurantzaren eta Migrazioen Ministerioaren arreta humanitarioko eta nazioarteko babeserako harrerako programen eskatzailea edo onuraduna dela egiaztatzen duten agiriak. - Ukrainako gatazkak ukitutako pertsonen kasuan, aldi baterako babeserako dagokien eskaera eta baliabiderik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena. Araudia Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza (behera kargatu). Hiri hondakin kudeaketa zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza (behera kargatu). Nola bideratu?SAREAN BIDERATZEAZiurtagiri digitala baduzu, izapidetzea "Ziurtagiriarekin" aukera sakatuta egin dezakezu. Ganerakoan, ez baduzu halakorik, "Ziurtagirik gabe" aukera sakatu. Aurrez aurre bideratzea (AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA GOMENDATZEN DA): Beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu behar dira herritarrei arreta emateko ditugun bulegoetan, Aduanako Zokoa kalearen 12an (Iruñea), 08:30etik 14:30era. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.