Datos del trámiteDeskribapenaMankomunitatearen antolaketa eta funtzionamenduarekin lotutako idatziak egiteko Iruñerriko Mankomunitateak eskaintzen duen kanala da, eta bai eskualdeko hiri garraioaren eta taxien zerbitzuarekin lotutakoak egiteko ere, formulario espezifikorik ez dagoen kasuetan Dokumentazioa - Eskaera egiteko inprimakia ongi beteta. Formularioa behera kargatu. Herritarrek ekarri beharrekoa, egindako eskaeraren arabera. Araudia39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena Nola bideratu?Egoitza fisikoan bideratzea: Beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu beharko dira Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Nagusiko bulegoetan. Bulego horiek Chinchilla jeneralaren kalearen 7.ean daude, eta astelehena eta ostirala artean joan behar da, 08:00etatik 14:00etara. Formularioa behera kargatu. Elektronikoki bideratzea (ziurtagiri elektronikoa behar da): Orri honen oinean dagoen “Orain bideratu” botoian klik egin, formularioa bete eta eskatzen diren dokumentuak gehitu behar dira. Nolanahi ere, izapidea modu honetan bideratzeko, NAN elektronikoa edo Iruñerriko Mankomunitateak onartzen duen beste ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu (Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala, Camerfirma). Dokumentu gehigarriak bidaltzea ezinbestekoa bada izapidea bideratzeko, dokumentu horiek eskanerrean pasatu eta ordenagailuan gorde beharko dituzu. Izapidea saretik bideratu behar duzunean, dokumentu horiek gehitu eta bidali egin beharko dituzu. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko MankomunitateaHartzaileak: Herritarrak, oro har.Orain bideratu