Datos del trámiteDeskribapenaZerbitzu honekin zure lehen helbideratzea formalizatu ahal duzu, egungo helbideratzea aldatu edo helbideratzea kendu. Horretarako, bankuko helbideratzea baimentzeko dokumentua gehitu beharko duzu (behera kargatu). Kontratu bat baino gehiago baduzu indarrean, ez ahaztu inprimakian adieraztea zure eskaeran sartu nahi dituzun guztiak. Faktura kutxaren edo bankuaren bidez ordaintzeak alde onak ditu, joan-etorriak saihesten baitituzu eta ez baituzu denbora alferrik galtzen zain. DokumentazioaBankuko helbideratzea baimentzea (behera kargatu). AraudiaUr-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza (behera kargatu). Nola bideratu?On line bideratzea: “Izapideak bideratu ziurtagiriarekin” edo “Izapideak bideratu ziurtagiririk gabe” aukerak sakatu, formularioa bete eta beharrezkoak diren agiriak gehitu. Aurrez aurre bideratzea (AURRETIK ORDUA ESKATU BEHAR DA): beharrezkoak diren agiriak eraman Mankomunitateak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetara (Navas de Tolosa kalearen 29a, behealdea). ORDUTEGIA. Kontratuaren titularra bazara, 648 42 32 42 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:00etara (dei hori grabatu egingo da segurtasun arrazoiengatik). Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. ¿Te ha servido esta información? Bai11Ez82¿Te ha servido esta información?