MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Kexak, iradokizunak, eskaerak eta zorionak

Iragarki taula

Lizitazioak

Izapide honen bidez, Iruñerriko Mankomunitateak bildu eta aztertu nahi ditu, bai azalpenak, berak eta bere sozietate kudeatzaileak emandako zerbitzu publikoak direla-eta, erabiltzaileak pozik edo asegabe daudela adierazteko azalpenak, eta bai zerbitzu horien kalitatea hobetzeko ekimenak ere.
Izapide honetatik kanpo geldituko dira eduki ekonomikoa duten guztiak, abiarazita dagoen prozedura judizial bati buruzkoak direnak, edo helburu dutenak Iruñerriko Mankomunitatearen edo Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietate kudeatzailearen egintza bat berrikustea.
Iradokizun edo kexa bat aurkezten duen pertsona fisikoak edo juridikoak ez ditu hartuko arrazoi horrengatik “legez interesduntzat jotzeko baldintzak”, eta aurkezte horrek ez du ekarriko helegite bidea hastea.

Izapide hau bideratzen hasteko bi aukera daude: dagokion formularioa aurkeztea, edo ziurtagiri elektronikoa erabilita, edo ziurtagiririk gabe egitea. Dena den, soil-soilik lehen aukeraren arabera eginda geldituko da eskaera Mankomunitateko Erregistro Nagusian gordeta eta kontsultatu ahal izango da “Nire erregistroak” atalean (atal horretara sartzeko, “Erregistro elektronikoa” edo “Herritarron karpeta” atalera jo behar da).