MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Ordezkaritza eskaera, ordezkariak egina

Iragarki taula

Lizitazioak

Datos del trámite

Deskribapena

Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantzan eta legeria orokorrean ezarrita dagoenaren arabera, pertsonek ordezkariak erabili ahal izango dituzte Mankomunitatearekin bitarteko elektronikoen bidez egin nahi dituzten prozedura eta izapide administratiboetan.

Pertsona baten izenean izapide bat bideratzen hasi baino lehen Ordezkarien erregistroan izena eman behar da izapide honen bidez. Ordezkariak edo ordezkatuak egin dezake eskaera. Nolanahi ere, ordezkaritza eskatzen duenak ziurtagiri digitala eduki behar du.

Jakin beharrekoak:

 - Beste pertsona bati ahalordea ematea edo egoitza fisikora joanda edo elektronikoki egin daiteke, eta ordezkatuak edo ordezkariak eska dezake.

 - Ordezkaritza hori orokorra izan ahal izango da, eta, hartara, egoitza elektronikoan aurreikusita dauden izapide guztietarako balioko du, edo izapide bakar baterako edo zenbaitetarako izango da, ordezkaritza egiaztatzeko agirian ageri denaren arabera edo ordezkatuak ordezkaritza emateko ekitaldian adierazi duenaren arabera.

 - Ordezkaritza izapide jakin baterako eman den kasuan, izapide hori bideratzen amaitu bitartean egongo da indarrean. Ordezkaritza hori orokorra bada, berriz, indarrean egongo da ordezkatuak ordezkaritza baliogabetu bitartean. Baliogabetzeko, helburu horretarako dagoen izapidea bideratu beharko du.

Erakunde kudeatzailea: 
Iruñerriko Mankomunitatea