- Eskaera egiteko inprimakia, beteta. Formularioa behera kargatu.
- Zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa, indarrean dagoen legeria beteaz.
Bi dokumentuek plaza kopurua agertuko dute. Oro har, ez da 7tik gorakoa izango eta, salbuespen gisa, berariazko baimena badago, 8 edo 9koa izan ahal izango da.
- Maletategiaren edukieraren sinestamendua, fabrikatzailearena, kontzesionarioarena edo eskumena duen erakundearena, indarrean dauden ordenantzak betetzen direla egiaztatzen duena. Baldintza horiek betetzen diren plazen kopuru maximoa adieraziko du.
- Asegurua indarrean dagoela frogatzen duten agiriak. Aseguruaren poliza edo sinestamendua, eta bertan agertuko da, besteak beste, taxi ibilgailua edo antzekoa dela, estalitako plazen kopurua zirkulazio baimenean ageri dena edo handiagoa dela, eta erantzukizun zibileko estaldura indarrean dagoen legearen araberakoa dela. Era berean, haren indarraldia egiaztatuko da. Aurkeztutako indarraldia iraungi edo baliorik gabe gelditu bada, ordaindu izanaren ordainagairia, indarrean dagoena, gehituko da.
- Tailer instalatzailearen sinestamendua. Hain zuzen, instalatutako tarifa elementuen marka eta modeloa agertuko ditu (taximetroa, tiketen inprimagailua, modulua eta ordainketa irakurgailua), eta taximetroa berria bada, dagozkion zertifikatuak (fabrikazioa, egiaztatzea, EEko onespen aitorpena...).
- Tasa ordaindu izanaren sinestamendua.
Eta egokia denaren arabera:
- Lizentzia sailkapen jakin bati atxikita badago, sailkapen energetikoaren sinestamendua.
- Ibilgailuan manpara jarri bada, manpara hori kokatu duen tailerraren sinestamendua, indarrean dagoen legeria betetzen duela adierazita.
- Aulki gurpildunean dabiltzan erabiltzaileak garraiatzeko egokituta dagoen lizentzia bati atxikita badago lizentzia, edo aulki gurpildunean dabiltzan erabiltzaileak garraiatzeko egokitutako ibilgailua eduki nahi bada nahita, 1544/2007 Errege Dekretua (UNE 26494) betetzen dela adierazten duen zertifikatua.
Gainera, aulki gurpildunerako tokia eserlekuen lerro bat, hirugarrena, zabalduta hartzeko aukera ematen badu ibilgailu horrek eta eskatu nahi bada ibilgailuaren edukiera osoak, aulki gurpildunean doan pertsona bat garraiatzen ez denean, barnean hartzea hirugarren lerro hori, 1544/2007 Errege Dekretuaren zertifikatua (UNE 26494) aurkeztu beharko da. Hain zuzen ere, bertan zehaztu beharko da berariaz betetzen dela eserlekuen hirugarren lerroa tolestuta.