Datos del trámiteDeskribapenaZerbitzu honetan bidez, fakturak bidaltzeko metodo hauetako bat hautatu ahal duzu: Paperik gabeko faktura: Ez badituzu paperean jaso nahi zure kontratuetakoren baten edo guztien fakturak, bi aukera hauetako bat hautatu ahal duzu: Posta elektronikoaren bidez jasotzea: nahikoa da helbide elektroniko bat ematea, hartara, guk faktura elektronikoa bidaltzeko, PDF formatuan. Online konsultatzea: NAN elektronikoa, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiri elektronikoa (FNMT) edo Merkataritza Ganberaren Ziurtagiria (CAMERFIRMA) baduzu, eskura izango dituzu zure faktura guztiak eta kontsultatu, deskargatu edo inprimatu ahal izango dituzu, eroso eta nahi duzun bakoitzean. Aukera hau hautatzen baduzu, abisua emateko SMS bat bidal diezazukegu faktura berri bat sortzen den bakoitzean. Postaz bidaltzea: Fakturak eta jakinarazpenak bidaltzeko posta-helbidea alda dezakezu. Nola bideratu?Ziurtagiriarekin bideratu edo izapidetu. Onartzen diren ziurtagiriak: NAN elektronikoa, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiri elektronikoa (FNMT) edo Merkataritza Ganberaren ziurtagiria (CAMERFIRMA). Ziurtagirik gabe bideratu, formularioa beteta. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.