Ziurtagiri digitala edo klabea edukiz gero, “Ziurtagiriarekin” aukeran klik eginda egin dezakezu izapidea.
Eskaera berria: formularioa betetzean, nazioarteko babeserako harrera-programaren onuradun edo eskatzaile diren familia-unitateko kide guztiak zehaztu behar dituzu.
Ondoren, Mankomunitatea harremanetan jarriko da onuradunarekin, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan (Navas de Tolosa kalea, 29, behealdea) hitzordua egiteko. Hitzordu horretan, gainerako dokumentuak aurkeztu beharko ditu (kontsultatu dokumentuak lotura honetan).
Berritzea: formularioa betetzean, berritzea baldin bada, “eskaera-mota” eremuan adierazi beharko duzu.
Behin jasota, Mankomunitateak txartelen iraungitze-data eguneratuko du, onuradunak erakundearen bulegoetara joan behar izan gabe.