Datos del trámiteDeskribapenaLan batzuk gauzatzen ari direnean, urbanizazioetako hornidura eta saneamendu sareak lotu edo konektatu ahal izango dira sare orokorretara, urbanizatze proiektuan aurretik zehaztutako puntu batean edo zenbaitetan, baldintza hauen arabera: Edateko urari dagokion hornidura puntu bakar baten bidez egingo da, eta, bere kasuan, gainerako loturak itxita eta zigilatuta geldituko dira. Puntu horretan, sare berrien obrak barne hartuko du kontagailu orokorra instalatzea. Sustatzailearen konturakoa izango da, eta SCPSAk ezarritako eta onartutako ezaugarrien araberakoa.Saneamendu zerbitzurako loturak puntu baten edo zenbaiten bidez egin ahal izango dira. Egin aurretik SCPSAk baimendu beharko du bi lotura mota horiek egitea, eta obren kontuak sustatzailearen edo eskatzailearen konturakoak izango dira. DokumentazioaEskatzailearen IFZ/IFK.Gure sarerako lotura puntuaren krokisa.Obren esleipena.Kokagunearen planoa.Lotura egin aurretik, gerta liteke Proiektuen eta Obren sailak eskatzea estankotasun eta desinfekzio proben ziurtagiria. AraudiaUr-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza (behera kargatu) Uraren Ziklo Integrala kudeatzeko ordenantza (behera kargatu) Materialak saltzeagatiko eta zerbitzuak emateagatiko tarifak (behera kargatu) Hornidura sareen araudi teknikoa (behera kargatu) Nola bideratu?SAREAN BIDERATZEAZiurtagiri digitala baduzu, eskaera bideratu ahal duzu “Ziurtagiriarekin” aukera sakatuta. Ez bada hala, “Ziurtagiririk gabe” aukera sakatu behar duzu. AURREZ AURRE BIDERATZEA (AURRETIK ORDUA ESKATU BEHAR DA) Beharrezkoak diren dokumentuak eraman behar dituzu Mankomunitateak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetara. Bulego horiek Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean. ORDUTEGIA. Erakunde kudeatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.