Eskabideak 2019ko martxoaren 5 eguna bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-), 08:30etik 14:30era, edo 39-2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.
Onartua izateko, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu behar zaizkio, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zenbateko hori bi modu hauetara ordaindu daiteke:
- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.
- Kontu zenbaki hauetako batean:
- ES 67 2100 9161 46 2200124523
- ES 57 3008 0001 12 2448603924
Eskabideaz gain, interesa duten pertsonek jarraian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:
1.- Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko.
2.- AUKERAKOA. Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.
Bi ariketak 2019KO MARTXOAREN 23AN egingo dira, LARUNBATA, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 221. zenbakiko gelan. Izangaiek NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
LEHEN PROBAKO GAIAK
9/2005 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa
Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua aratzen duen ordenantza
Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak
Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza
Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko ezagutzak
- Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.
- Langile autonomoek kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZaren liburuak.
- Fakturen betebehar formalak.
- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko alderdiak.
BIGARREN PROBAKO GAIAK
Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa
Geografiaren arloko ezagutzak:
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonetan banatzea).
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak).
- Zerbitzua emateko egungo ibilbide zuzenenak.
Oinarri osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 24 aldizkaria - 2019ko otsailaren 5a

