MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Elektronikoki irekitzen diren edukiontziak ezartzea

Iragarki taula

Lizitazioak

Datos del trámite

Deskribapena

Edukiontziak irekitzeko sistema berriaren xede nagusia da gai organikoen gaikako bilketa handitzea, egun oker botatzen diren hondakinak –nagusiki gainerakoen edukiontzira– edukiontzi marroira bideratuta.

 

Txartel elektroniko baten edo mugikorretarako aplikazio baten bidez irekiko dira gai organikoetarako eta gainerakoetarako edukiontziak. Sistema berria ezartzen doan auzoetan, ‘gainerakoen’ frakzioa biltzeko edukiontzia –gai organikoak biltzeko erabiltzen den modelo berbera izango da– gris koloreko estalkia eta identifikazioa edukitzera igaroko da.

 

Bai gai organikoetarako edukiontziak bai gainerakoak botatzekoak pedala edukiko dute, estalkia zabaltzea errazteko. Txartelak edo app-ak “organikoen” frakzioko edukiontzi guztiak (marroia) eta “gainerakoen” frakziokoak (grisa) asteko edozein egunetan irekitzeko bidea emango dute.

 

Adierazi behar da bilketa pneumatikoko buzoiak oraingoz txartelarekin baino ezin izango direla ireki.

 

 

2018ko ekainean Artika Berrian eta Azpilagaña auzoan hasi zen proba gisako esperientziaren ondotik abiarazi da sistema berri hau. 2021eko udazkenean hasi zen Iruñerri osoan pixkanaka hedatzen, eta 2022an eta 2023an zabaltzen jarraitzen da.

 

EDUKIONTZIAK IREKITZEKO TXARTELAK ESKURATZEA

 

Mankomunitateko langileek etxez etxe egingo dituzten bisitetan, etxebizitza bakoitzeko bi txartel elektroniko emango dituzte. Edozein gorabeheraren berri emateko (txartela hautsi edo galtzea), formulario hau bete behar da. Halaber, herritarren esanera gaude 948 42 32 42 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera 07:30etik 18:00etara.

Edukiontziak irekitzeko txartel berriak Eskualdeko Hiri Garraioko txartel izengabe moduan ere erabili ahal izango dira, eta azaroaren 1etik aurrera garraio-txartelak kargatzeko zeinahi gunetan eta “EHGko birkarga” aplikazioaren bidez kargatu ahal izango dira.

Argitu behar da hondakinen txartel baten lehenbiziko karga birkargetarako gune batean egin beharko dela eta ezin izango dela “EHGko birkarga” aplikazioaren bidez egin.

Garraio-txartel pertsonalizatuak, edukiontziak irekitzeko

EHGko txartel pertsonalizatuak ere erabili ahal izango dira edukiontziak zabaltzeko. Horretarako, txartelean funtzio hori aktibatzeko eskatu beharko da formulario hau beteta.

 

EDUKIONTZIAK IREKITZEKO MUGIKORRETARAKO APP-A LORTZEA

 

Gai organikoetarako eta gainerakoetarako edukiontziak mugikorretarako app baten bidez ere ireki ahal izango dira.

Horretarako, ‘SIGMA MCP’ aplikazioa deskargatu beharko da Google Playn (Android) edo App Storen (IOS).

Bilketa pneumatikorako buzoiak (Lezkairu eta Erripagaña) oraingoz txartelarekin baino ezin izango dira ireki.

 

EDUKIONTZIAK ETA BUZOIAK IREKITZEKO JARRAIBIDEAK

 

BUZOIAK TXARTEL BIDEZ IREKITZEA (BILKETA PNEUMATIKOA)

Lezkairuko eta Erripagañako bilketa pneumatikoko buzoiak txartel elektroniko berriarekin irekiko dira. Sistema hau Alde Zaharreko bilketa pneumatikora 2023an iritsiko da.

Bilketa pneumatikoan buzoiak txartel bidez irekitzeari buruzko informazioa emateko eskupapera (PDF formatuan)

 

OHIKO GALDERAK

 

Kontsultatu ohiko galderak PDF dokumentu honetan.

 

EMAITZAK

Karakterizazio-azterlanetatik eta egindako pisaketetatik ondorioztatzen denez, edukiontziak irekitzeko sistema berria ezartzeak ekarri du, batetik, nabarmen emendatzea bildutako gai organikoen kantitatea eta, bestetik, gutxitzea gainerakoen frakzioa.

Proba pilotuaren eremuan ikusten da zuzen bota direla gai organikoen %48 (sistema berriaren aurretik %15 ziren), eta I. fasearen eremuan, %14tik %39ra igaro dira. Horrek esan nahi du gutxi gorabehera hirukoiztu egin dela gai organikoak behar bezala bereiztea. Era berean, ikusten da gainerakoen frakzioa ia bi heren murriztu dela.

Erakunde kudeatzailea: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.