Egoitza fisikoan bideratzea:
Beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu beharko dira Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Nagusiko bulegoetan. Bulego horiek Chinchilla jeneralaren kalearen 7.ean daude, eta astelehena eta ostirala artean joan behar da, 08:00etatik 14:00etara.
Formularioa behera kargatu
Elektronikoki bideratzea (ziurtagiri elektronikoa behar da):
Orri honen oinean dagoen “Orain bideratu” botoian klik egin, formularioa bete eta eskatzen diren dokumentuak gehitu behar dira.
Nolanahi ere, izapidea modu honetan bideratzeko, NAN elektronikoa edo Iruñerriko Mankomunitateak onartzen duen beste ziurtagiri elektroniko bat izan behar duzu (Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala, Camerfirma).
Ordezkaritza eskaera egin eta gero, Ordezkarien erregistroan baja emateko gaikuntza duten langileek eskatzailearen nortasuna egiaztatuko dute. Akatsak daudela ikusten bada, interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epean zuzentzeko hutsa edo aurkezteko nahitaezkoak diren dokumentuak. Horrez gain, adieraziko zaio ez badu eskatutakoa egiten jarduerak bukatutzat joko direla eta eskaerari uko egin diola ulertuko dela.
Behin egiaztatzen direnean datuak, gaikuntza duten langileek ahalorde emate horren baja emango dute Ordezkarien erregistroan eta interesdunari horren berri emango diote.