MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Kontagailuaren irakurketa

Iragarki taula

Lizitazioak

Datos del trámite

Deskribapena

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. enpresak kanpoko enpresa batekin sinatuta du kontagailuak irakurtzeko zerbitzuaren kontratua. Enpresa horretako langileek egoki akreditatuta egiten dute beren lana, txartel bat baitute. Lau hilabetean behin irakurtzen dira kontagailuak, faktura egin aurretik. Nolanahi ere, irakurri ondotik ikusten bada anomaliaren bat dagoela kontsumoan, litekeena da berriro joatea, datuak egiaztatzeko.

Kontagailua irakurtzera doan langilea joaten denean ez bazaude etxean, zuk zeuk irakurri behar duzu eta datuak eman guri. Datu horiek helarazteko modurik errazena da "Orain bideratu" botoian klik eginda agertuko den formularioan idaztea.

Hain zuzen ere, beltzez edo zati beltzean ageri diren zenbakiak baino ez dituzu idatzi behar, goiko argazkian ikus daitekeen moduan. Gorriz edo zati gorrian ageri direnak (kontagailu batzuetan zenbaki bakarra da, eta beste batzuetan, hiru) ez dira aintzat hartu behar irakurketaren datuak emateko.

Gogorarazi nahi dugu erabiltzailearen betebeharra dela SCPSAk baimendutako langileei kontagailura heltzea erraztea. Langile horiek, irakurtzeaz gain, kontagailua ongi dagoela egiaztatzen dute.

Erakunde kudeatzailea: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.