Deialdiaren xedea da izangaien zerrenda bat egitea, hautaproben bidez, Administrazio Orokorreko Teknikari lanpostua betetzeko, aldi baterako, Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.
Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Chinchilla Jeneralaren kalearen 7ean, Iruñean. Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). 08:00etatik 14:00etarako ordutegian. Edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako batean aurkeztu ahal izango dira. Zehazki, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 15 egun naturalen epearen barnean egin beharko da.
Eskabideak deialdi honen I. eranskineko ereduari egokituko zaizkio. Hain zuzen, eredu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialetik behera kargatu ahal izango da, eta bai jarraian dagoen fitxategitik ere:
Eskabidearekin batera, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia egiaztatua edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentu baliokidearena urkeztu beharko da.
Desgaitasun aitortua daukaten izangaiek, eskabidearekin batera, desgaitasuna egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandakoa. Era berean, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egilitzapenak eskatzeko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, horrez gain, beste orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
IV. eranskineko 1. atalari dagozkion testuak (AL SIGM) fitxategi hauetatik behera kargatu ahal dira:
Espedienteak Kudeatzeko Erabiltzaile Eskuliburua
Erabiltzaile Eskuliburua, Erregistroa
SETSI_AL_SIGM_Betebeharren espezifikazioa_v11_0
Oinarre osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman dira argitara (115 zenbakikoa, 2016ko ekainaren 15ekoa)

