Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen lantokiak garbitzea. 2013328 txostena
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen lantokiak garbitzea, eta higiene materialez hornitzea eta material hori kudeatzea kontratatzea
Baldintzen pleguaren 5. puntuan ezarrita dagoenarekin batera, bisitak urriaren 10erako eta 11rako programatu dira, goizeko zortzietarako, Mankomunitatearen egoitzan, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da).
Interesa dutenek berretsi beharko dute joango direla mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara: furrestarazu@mcp.es
AZALPENA:
Baldintzen 3. puntuan (Balio estimatua) hau ageri da:
“Kontratuaren balio estimatua 1.948.800 €-koa da urtean, BEZa kanpo”. “Urtean” hitza kendu behar da esaldi horretatik, zenbateko hori ez baita urtekoa izango, baizik eta barne hartuko ditu baldintzetan aurreikusita dauden hiru luzapen posibleak eta bai %5 gehigarria ere (aldaketak badaude), baldintzen 3. eta 4. puntuetan azaldu den gisan.
Erroreak zuzentzea III. eranskineko 3. puntuko taulan (“Langileak, ordutegia eta eguneroko denborak lantokietan”)
Erroreak zuzentzea garbiketa ordutegian
ESKAINTZAK IREKITZEA
Eskaintzak 2013ko azaroaren 18an irekiko dira, 12:00etan, Iruñeko Imaz Anaien kalearen lehenean, bigarren solairuan (Irati aretoa. 31002).

