MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen lantokiak garbitzea. 2013328 txostena

Iragarki taula

Lizitazioak

Título de la licitación: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen lantokiak garbitzea. 2013328 txostena
Erakunde kontratatzailea: 
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.
Argitaratze eguna: 
30/09/2013
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 
06/11/2013
Lizitazioaren deskribapena: 

Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen lantokiak garbitzea, eta higiene materialez hornitzea eta material hori kudeatzea kontratatzea

Kontratuaren balio estimatua: 
1.948.800 € BEZa kanpo
Dokumentazioa: 
Informazio gehigarria: 

Baldintzen pleguaren 5. puntuan ezarrita dagoenarekin batera, bisitak urriaren 10erako eta 11rako programatu dira, goizeko zortzietarako, Mankomunitatearen egoitzan, Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da).
Interesa dutenek berretsi beharko dute joango direla mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara: furrestarazu@mcp.es

AZALPENA:

Baldintzen 3. puntuan (Balio estimatua) hau ageri da:

“Kontratuaren balio estimatua 1.948.800 €-koa da urtean, BEZa kanpo”. “Urtean” hitza kendu behar da esaldi horretatik, zenbateko hori ez baita urtekoa izango, baizik eta barne hartuko ditu baldintzetan aurreikusita dauden hiru luzapen posibleak eta bai %5 gehigarria ere (aldaketak badaude), baldintzen 3. eta 4. puntuetan azaldu den gisan.

Erroreak zuzentzea III. eranskineko 3. puntuko taulan (“Langileak, ordutegia eta eguneroko denborak lantokietan”)

 Erroreak zuzentzea garbiketa ordutegian

ESKAINTZAK IREKITZEA

Eskaintzak 2013ko azaroaren 18an irekiko dira, 12:00etan, Iruñeko Imaz Anaien kalearen lehenean, bigarren solairuan (Irati aretoa. 31002).

Esleitze eguna: 
26/11/2013
Enpresa esleipenduna: 
Valoriza Facilities S.A.U. CIF A83709873
Esleitzearen zenbatekoa: 
387.440 €-koa da urtean, BEZa kanpo
Sailkapena: