1.- Desatxikitzea Iruñerriko Zerbitzuak SAri ondasun batzuk, egiaztatuta gelditu baita ez direla beharrezkoak edateko urez hornitzeko zerbitzua emateko.
2.- Aipatutako ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea onartzea, jabari publikoko ondasun izatetik ondarezko izatera igarota, eta Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen bidez, ematen duen zerbitzu publikoaren desatxikipena eta desafektazioa onartzea.
3.- Aipatutako ondasunen besterengarritasuna eta Ultzanuetako Mankomunitateari doan lagatzea deklaratzea, xedea hornidurako zerbitzu publikoa ematea izan dadin, eta mankomunitate hori subrogatuta geldi dadin Iruñerriko Mankomunitateak hoditerien eta aipatutako iturburuaren kontzesioaren erabiltzaile guztiekin zuen posizioan, espedientean ageri direnekin.
4.- Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko eperako.

