ZAPALTZEKO HIRU KAMIOI HORNITZEA, LANGILE BAKARREKOAK, ALBO BATETIK KARGATZEKOAK ETA 23 M3-KO KAXA DUTENAK. 2014-391 txostena
Zapaltzeko kamioiak, langile bakarrekoak, albo batetik kargatzekoak, txasisa+zapaltzeko kaxa, 23 m3-koak, edukiontziak altxatzekoa dutenak hiri hondakinak biltzeko.
I. Saila - 3 txasis - Balio estimatua, 330.000,00 euro BEZa kanpo
II. Saila - 3 kaxa - Balio estimatua, 390.000,00 euro BEZa kanpo
Biodiesela erabiltzeko gaitasunari buruzko ziurtagiria kentzea eta akatsa zuzentzea III. eranskinean:
21. orrialdean, III. eranskineko txasisaren deskribapen teknikoa hartzen duen taulan, "kontsumoari" dagokion lerroan, "Baimendutako Kontrol Erakundeak emandako ziurtagiria" jartzen duen tokian "fabrikatzaileak emandako ziurtagiria" jarri behar du.
5. orrialdean, 1. gutun-azalean aurkeztu behar diren dokumentu administratiboak aipatzean, d) Biodiesel ziurtagiria atala kendu behar da, eta, horrenbestez, ziurtagiri hori duen eranskina, VII. eranskina, ere kendu behar da.

