UZI-REN, HONDAKINEN ETA IBAI-PARKEAREN ZERBITZUEKIKO ETA HERRITARREN ARRETARAKO ZERBITZUAREKIKO GOGOBETETASUN-INKESTEN LANDA-LANAK EGITEA 2019AN. 2019/SCON-AIU/000004 txostena.
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearekin (aurrerantzean, SCPSA) izenpetuko den kontratuaren xedea da 2019an uraren ziklo integralaren, hondakinak bildu eta tratatzearen, eta ibai parkearen zerbitzuekiko gogobetetasun-inkesten landa-lanak egitea, etxebizitzen arloan eta negozioen eta enpresen arloan.
Halaber, kontratuaren xedea da herritarren arretarako zerbitzuan jasotako arretarekiko gogobetetasun-inkestaren landa-lanak egitea, baldintza-agirian jasota dauden baldintza teknikoen eta norainokoaren arabera.
KONTRATUAREN BALIO ZENBATETSIA ALDATU DA, ETA BAI ZATIERAKO BAKOITZAREN LIZITAZIO-ZENBATEKOA ERE, ETA EZOHIKO ERAN BAXUA DEN ESKAINTZAREN ATALASEAK. HORRENBESTEZ, BALDINTZA-AGIRI BERRI EMAN DA ARGITARA, ALDAKETA HORIEK BARNE HARTZEN DITUENA.
Automatikoki baloratu ahal izango diren proposamenak 2019ko apirilaren 16an zabalduko dira, 13:15etan, Irati aretoan (Julian Arteaga kalea, 1, 2., Iruñea).
Eskaintzak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 8ko 14:00etan amaituko da.

