SCPSAk ur-ihesak detektatzeko zerbitzu bat du, doan ematen dena soil-soilik ur-ihes ezkututzat jotako ur-ihesa bada.
Zerbitzu honen eginkizuna da SCPSArenak ez diren jabetzetan ur-ihesak detektatzea, hau da, instalazio partikularretan, bezeroei laguntzeko beren fakturatzean eragina duten edo kontrolik gabe ura galtzea dakarten ur-ihesak kontrolatu eta konpontzen.
Ur-ihesa aurkitzeko zerbitzu hau eskatu ahal izateko, instalazio partikularraren arduradunak aurretik egiaztatze hauek eginda eduki beharko ditu:
- Instalazio partikularreko gailuek (txorrotak, komun ontziko tangak, ureztatzeko ihinztagailuak, aire egokituko gailuak, hotz ganberak, suteetako sareko elementuak…) urik ez dutela galtzen egiaztatu behar da.
- Urik erabili gabe kontagailua ur-igarotzea markatzen ari dela egiaztatu behar da.
- Berrikusi nahi den instalazioa berokuntza sistemakoa ez dela ziurtatu behar da, zerbitzu hau ez baita instalazio mota horretarako.
- Instalazioak ixte giltzak baditu adarkadura desberdinetarako, egon litekeen ur-ihesa zein adarkaduratan dagoen detektatu ahal da ixte giltzak irekita eta itxita eta kontagailuan ur-igarotzea ikusita.
Behin egiaztatze horiek eginda eta ez bada detektatu ur-galeraren jatorria, zerbitzua eska dezakezu. Zerbitzu hori 22:00etatik aurrera ematen da, eta, beraz, ordutegi horretarako kontaktu datuak eman beharko dizkiguzu.
Gogoan izan ezazu ez bada ur-ihes ezkutua zerbitzua fakturatuko dela