1.- Aldeko irizpena ematea, taxi zerbitzuari dagokionez, Tiebas-Muruarte de Reta udalerria Iruñerriko Mankomunitateari atxikitzeari.
2.- Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako.
3.- Mankomunitateari atxikitzeko izapidea ebatzi eta gero, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatzea has ditzala Tiebas-Muruarte de Reta udalerria Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan sartzeko beharrezkoak diren izapideak.
Mankomunitateko estatutuetako 37. artikuluaren arabera, epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da. Ez bada hala gertatzen, Batzar Nagusiak, gehiengo osoaren bidez, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi beharko ditu eta behin betiko akordioa hartu beharko du.

