MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

TAXIAREN BAIMEN PROFESIONALA. ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
09/03/2020
Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan zerbitzua emateko taxi-baimen profesionala eskuratzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen du ebazpen honek.

Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zehazki, epea martxoaren 19an amaituko da (egon hori barne).

Bi ariketak 2020KO APIRILAREN 4AN egingo dira, LARUNBATA, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 221. zenbakiko gelan. Izangaiek NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.

Otros