Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:
Onartutakoen behin betiko zerrenda
Bi ariketak 2022KO MARTXOAREN 19AN egingo dira, LARUNBATA, 9:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 012. zenbakiko gelan. Izangaiek maskara eta NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
Korridoreetan pilaketak saihesteko, 09:00etik aurrera, izangai onartuak zuzenean ikastelara sartuko dira, eta adierazten zaien aulkietan eseriko dira, eta behin eserita daudenean identifikazio-dokumentua egiaztatuko da.
COVID-19 gaitzarenak izan daitezkeen sintomak edo kutsatuta egon daitekeelako susmoa edukiz gero, ez joan probetara, zure eta gainerako pertsonen osasunarengatik.
Kasu honetan, mezu elektronikoa bidali behar da mcp@mcp.es helbidera, egoera horren berri emanez, COVID-19aren ondorioz joaterik ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera. Kasu horietan, kaltetuta dauden pertsonek dagozkien probak beste egun batean egin ahal izango dituzte.
Epaimahaia eratzeko agiria ere kaleratu da.

