Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:
Onartutakoen behin betiko zerrenda
Bi ariketak 2021EKO APIRILAREN 17AN EGINGO DIRA, LARUNBATA, 09:00ETAN, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKASGELATEGIKO 221. ZENBAKIKO GELAN.
Korridoreetan pilaketak saihesteko, 0930etik aurrera, izangai onartuak zuzenean ikastelara sartuko dira, eta adierazten zaien aulkietan eseriko dira, eta behin eserita daudenean identifikazio-dokumentua egiaztatuko da.
Izangai onartuek maskara eta identifikazio-dokumentua eraman beharko dituzte (NANa edo baliozko pasaportea), eta horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen ez dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma eraman beharko dute.
COVID-19 gaitzarenak izan daitezkeen sintomak edo kutsatuta egon daitekeelako susmoa edukiz gero, ez joan probetara, zure eta gainerako pertsonen osasunarengatik.
Kasu honetan, mezu elektronikoa bidali behar da mcp@mcp.es helbidera, egoera horren berri emanez, COVID-19aren ondorioz joaterik ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera. Kasu horietan, kaltetuta dauden pertsonek dagozkien probak beste egun gatean egin ahal izango dituzte.
Epaimahaia eratzeko agiria ere kaleratu da:

