Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda
Izangai baztertuek zazpi egun naturaleko epea izango dute, ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zehazki, epea martxoaren 16an amaituko da (egun hori barne).
Hiru ariketak 2016KO APIRILAREN 2AN egingo dira, LARUNBATA, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 214. zenbakiko gelan. Izangaiek NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma, arkatza eta ezabagoma eraman beharko dituzte.
Epaimahaia eratzeko akta eta hirugarren ariketa balioztatzeko irizpideak ere emango dira argitara.

