Ebazpena Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuta dago, Chinchilla Jeneralaren kaleko 7.ean, Iruñean (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da). Era berean, lotura honen bidez behera kargatu ahal da:
Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda
Izangai baztertuek zazpi egun naturaleko epea izando dute, ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
Hiru ariketak 2015EKO MAIATZAREN 23AN, LARUNBATA, egingo dira, 09:00ETAN, Nafarroako Unibertsitate Publikoko igasgelategiko 214. ikasgelan. Izangaiek NANa edo indarrean duten pasaportea eraman beharko dute, eta, horrenbestez, agertzen ez direnak edo nortasuna egiaztatzen dutenak probetatik kanpo geldituko dira. Horrez gain, bolaluma, arkatza eta ezabagoma eraman beharko dituzte.

