SAN ANDRES ERROTAN IBAIARI BURUZKO ERAKUSKETA BAT JARTZEKO PROIEKTUA ETA GAUZATZEA. 2014-492 txostena
Ibaiari buruzko erakusketa baten ideia sortzea, ekoiztea eta muntatzea, San Andres Errotan jartzeko.
ESKAINTZAK 2015KO MAIATZAREN 22AN IREKIKO DIRA, 13.00ETAN, CHINCHILLA JENERALAREN KALEAREN 7AN, BIGARREN SOLAIRUAN, IRUÑEAN.
III. eranskinari buruzko azalpenak
Erakusketa berriak lehen solairuko areto nagusia baino ez du hartuko; eta, beraz, beste tokirik ez.
Erakusketa berriaren proiektuan ez da planteatu behar beste solairu batzuetarako taulen proposamenik.
Proiektu berrian erabili ahal izateko zurezko hamaika oinarri egongo dira. Ez da ezinbestekoa erabiltzea, baldin eta proposamenean horiek ordezkatuko dituen eta eginkizun berbera izango duen aukera bat hartzen bada aintzat. Hala egitea erabakitzen bada, errespetatu egin beharko dira egungo oinarriek hartzen dituzten tokiak eta dauzkaten neurriak. Kontratazio honen helburu ez dira, ez Errotako sistema hidraulikoari dagozkion taulak, ez eta horren historiari erreferentzia egiten diotenak ere, ondoko aretoan daudenak. Horrenbestez, orain arte bezala jarrita geldituko dira.
Erakusketa desmuntatzea ez dago kontratu honen helburuaren barnean.

