MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

ROBO IBAIAREN ARROAREN SANEAMENDUA. II. FASEA (LEGARDA, UTERGA ETA MURUZABAL)

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
18/06/2019
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 8ko 623/2019 Ebazpenaren arabera, jendaurrean jartzen da "Robo ibaiaren arroaren saneamendua. II. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)" izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Tokiko zerbitzu publikoa da eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeraen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, tokiko obra-planei eta zerbitzuei dagozkien obra-proiektuak onesteak berarekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta haietan dauden ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Aipatutako ebazpen hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda 96. zenbakiko NAOn kaleratu da, 2019ko maiatzaren 20koan, eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 14ko 938/2019 Ebazpenaren bidez zuzendu egin da.

Proiektua eta planoak interesdunen esku daude, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost eguneko epean, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian (Emilio Arrieta kalea, 12, 3. solairua, Iruñea), Iruñerriko Mankomunitatean eta Obanosko udaletxean.

 623/2019 Ebazpena

 938/2019 Ebazpena

Información pública