MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

JABARI PUBLIKOKO ONDASUN BATEN KALIFIKAZIO JURIKIKOAREN ALDAKETA, DESAFEKTAZIOA ETA DESATXIKIPENA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
21/03/2024
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko martxoaren 21ean egin zuen saioan, akordio hau hartu zuen:

Hasiera batean ONESTEA Iruñerriko Mankomunitatearen jabari publikoko ondasun honen kalifikazio juridikoaren aldaketaren, desafektazioaren eta Iruñerriko Zerbitzuak SAri desatxikitzearen espedientea, ondare-izaerako ondasun moduan kalifikatzeko:

Iruñeko juridisdikzioan, etxe lorategiduna, Iruña hiri honetako Chinchilla Jeneralaren kaleko zazpigarren zenbakiarekin seinalatuta. Hiru fatxada ditu, nagusia alboko kale horretara, ezkerrekoa Aita Moret kalera irteten, eta atzekoa, etxekoa den lorategira, Rozalejoko Markesaren kaleraino iristen dena. Eskuineko aldetik bitartekoa da etxea eta azken horri dagokion orube irekia, Rozalejoko Markesaren kaleko fatxaden bosgarren zenbaki korrelatiboari dagokio. Etxeak eta lorategiak seiehun eta hamabost metro koadro eta laurogeita hamalau dezimetro koadroko azalera dute. Azalera estalia hiruehun eta laurogeita zortzi metro koadro eta hogeita bost dezimetrokoa; eta lorategikoa, ehun eta laurogeita lau metrokoa. Inskripzioa: 489. liburukia, Artxiboa, Iruñeko Udalaren 299. liburua, 14. folioa, 18.007. zenbakiko finka, 2. inskripzioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan eta haiekin bat datozen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko artikuluetan (Nafarroako toki erakundeen ondasunen araudia onesten du foru dekretu horrek) jasota dagoenaren arabera, espedietea jendaurrean jarriko da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera zenbatuta, interesdunek egoki jotzen dituzten alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

68. NAO - 2024ko apirilaren 4a

Información pública