“Hasiera batean ONESTEA Iruñerriko Mankomunitatearen jabari publikoko ondasun hauen kalifikazio juridikoaren aldaketaren, desafektazioaren eta Iruñerriko Zerbitzuak SAri desatxikitzearen espedientea, ondare-izaerako ondasun moduan kalifikatzeko:
Iruñeko 2. zenbakiko Jabetza Erregistroko finka, 43415. zenbakikoa: CRU: 31011000384458: HIRITARRA: HIRUGARREN ZENBAKIKO LOKALA.- LOKALA, BEHEKO SOLAIRUAN kokatua, erkidegoko O-A nomenklaturarekin, Iruñeko JULIÁN ARTEAGA KALEKO LEHEN ZENBAKIKO etxeko saltokira bideratua (lehen, Imaz Anaien kalea). Forma irregularrekoa. Hauek ditu mugakide: iparraldera, bi a) zenbakiko lokala; ekialdera, etxebizitzetako bi igogailu eta etxebizitzetako atalondoa; hegoaldera, etxebizitzetako atalondoa eta erkidegora sartzeko portxea; eta mendebaldera, Julián Arteaga kalea, hamahiru metro eta berrogeita hamar zentimetroko fatxadako gutxi gorabeherako luzeran. Laurogeita hamabost metro koadroko azalera du, eta partaidetza-kuota hau du esleituta: - jabetzak erkidegoan duen kuotari dagokionez: EHUNEKO SEI MILA BOSTEHUN ETA LAUROGEITA HAMALAU HAMAR MILAREN; - eta erabileran: EHUNEKO LAU MILA BEDERATZIEHUN ETA HOGEITA HAMAZAZPI HAMAR MILAREN; - garajetik heldu direnak: - jabetzak erkidegoan duena dela-eta: EHUNEKO MILA EHUN ETA BERROGEITA HAMALAU HAMAR MILAREN; - eta erabileran: EHUNEKO ZAZPIEHUN ETA BERROGEITA BI HAMAR MILAREN.- Artxibo komuneko 8.796. zenbakiko finkaren parte da, 303. liburukiko 68. folioan, 150. liburuan, 2. inskripzioan, non erkidegoko ordenantzak ageri diren. Finka hau eratu zen artxibo komuneko 8.804. finka LEKUALDATU zelako, 303. liburukiko 144. folioan, 150. liburuan.
Iruñeko 2. zenbakiko Jabetza Erregistroko finka, 43416. zenbakikoa: CRU: 31011000384465: HIRITARRA: LAUGARREN ZENBAKIKO LOKALA.- LOKALA, eraikineko LEHEN SOLAIRUAN kokatua, erkidegoko 1-A nomenklaturarekin, Iruñeko JULIÁN ARTEAGA KALEKO LEHEN ZENBAKIKO etxeko bulegora bideratua (lehen, Imaz Anaien kalea). Hauek ditu mugakide: iparraldera, Navas de Tolosa kalea, eraikinaren fatxada osoan; ekialdera, Sandoval kalea, eraikinaren fatxada osoan; hegoaldera, Aita Moret kalea, hogeita bat metro eta berrogeita hamar zentimetroko fatxadako gutxi gorabeherako luzeran; eta mendebaldera, bosgarren zenbakiko lokala eta erkidegoko tokiak, eskailera, igogailuak eta eraikineko karga-jasogailua eta Julián Arteaga kalea, hamaika metroko fatxadako gutxi gorabeherako luzeran. Bederatziehun eta hirurogeita bi metro koadroko gutxi gorabeherako azalera du, eta partaidetza-kuota hau du esleituta: - jabetzak erkidegoan duen kuotari dagokionez: EHUNEKO ZAZPI OSOKO ETA MILA ZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA BOST HAMAR MILAREN; - eta erabileran: EHUNEKO SEI OSOKO ETA BEDERATZI MILA BERREHUN ETA SEI HAMAR MILAREN.- Artxibo komuneko 8.796. zenbakiko finkaren parte da, 303. liburukiko 68. folioan, 150. liburuan, 2. inskripzioan, non erkidegoko ordenantzak ageri diren. Finka hau eratu zen artxibo komuneko 8.806. finka LEKUALDATU zelako, 303. liburukiko 154. folioan, 150. liburuan.”
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan eta haiekin bat datozen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko artikuluetan (Nafarroako toki erakundeen ondasunen araudia onesten du foru dekretu horrek) jasota dagoenaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera zenbatuta, interesdunek egoki jotzen dituzten alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

