Eskabideak 2022ko abenduaren 19 eguna bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorran (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-), 08:30etik 14:30era, edo 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.
Onartua izateko, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu behar zaizkio, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zenbateko hori modu hauetara ordaindu daiteke:
- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29. ean.
- Kontu zenbaki hauetako batean:
ES 67 2100 9161 46 2200124523
ES 57 3008 0001 12 2448603924
Eskubideaz gain, interesa duten pertsonek jarrian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:
1.- Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko.
2.- AUKERAKOA. Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen dokumentuak.
LEHEN PROBAKO GAIAK
- 9/2005 Foru Legea, 2055eko uztailaren 6koa.
- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.
- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak.
- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza.
BIGARREN PROBAKO GAIAK
- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa.
- Geografiaren arloko ezagutzak:
- Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonetan banatzea...)
- Iruñerriko baterako zerbitzurako udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
- Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)
- Zerbitzua emateko egungo ibilbide zuzeneak.
Oinarri osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 228 aldizkaria - 2022ko azaroaren 17a