MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO LURRALDE EREMUAN TAXI BAIMEN PROFESIONALA LORTZEKO XVI. DEIALDIA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
03/02/2021
Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi baimen profesionala lortzeko probak egitea. Baimen hori eskuratzea ezinbestekoa da taxi lizentzia baten titularra izateko edo soldatapeko gidaria izateko.

Eskabideak 2021eko martxoaren 3 eguna bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea -Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da-), 08:30etik 14:30era, edo 39-2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.

Onartua izateko, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu behar zaizkio, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zenbateko hori bi modu hauetara ordaindu daiteke:

- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.

- Kontu zenbaki hauetako batean:

ES 67 2100 9161 46 2200124523

ES 57 3008 0001 12 2448603924

Eskabideaz gain, interesa duten pertsonek jarrian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

1.- Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko.

2.- AUKERAKOA. Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egikotzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen dokumentuak.

LEHEN PROBAKO GAIAK

- 9/2005 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua aratzen duen ordenantza.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñeriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza.

BIGARREN PROBAKO GAIAK

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa.

- Geografiaren arloko ezagutzak:

  • Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak, zonetan banatzea).
  • Iruñerriko baterako zerbitzurako udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
  • Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak).

Oinarri osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 25 aldizkaria - 2021eko otsailaren 3a.

Probetan parte hartzeko eskabidea behera kargatu.

Otros