MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO LURRALDE EREMUAN TAXI BAIMEN PROFESIONALA LORTZEKO XIX. DEIALDIA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
20/07/2023
Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi baimen profesionala lortzeko probak egitea. Baimen hori eskuratzea ezinbestekoa da taxi lizentzia baten titularra izateko edo soldatapeko gidaria izateko.


Eskabideak 2023ko irailaren 15a bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea - Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da-), 08:30etik 14:30era, edo 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.

Onartua izateko, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu behar zaizkio, taxi baimen profesionala lortzeko proban parte hartzeko. Zenbateko hori modu hauetara ordaindu daiteke:

- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.

- Kontu zenbaki hauetako batean:

ES 67 2100 9161 46 2200124523

ES 57 3008 0001 12 2448603924

Eskubideaz gain, interesa duten pertsonek jarrian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

1.- Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko.

2.- AUKERAKOA. Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen dokumentuak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emango da argitara, bai Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea), bai eta egoitza elektronikoko iragarki oholean ere (https://sedeelectronica.mcp.es), 2023ko irailaren 20an.

Izangai baztertuek 2023ko irailaren 25a bitartean (egun hori barne) izango dute aukera erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda modu berean emango da argitara 2023ko irailaren 27an. Bazterturik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da eta hala adieraziko da zerrendan.

Bi ariketak 2023ko urriaren 7an egindo dira, larunbata, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 012 eta 013 ikasgeletan.


LEHEN PROBAKO GAIAK

1.- 9/2002 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa (2005eko uztailaren 15eko NAO, 84. zenbakikoa; 2013ko uztailaren 12ko NAO, 133. zenbakikoa; eta 2018ko azaroaren 8ko NAO, 216. zenbakikoa).

2.- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza (2023ko martxoaren 30eko NAO, 64. zenbakikoa)

3.- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak (2022ko abenduaren 2ko NAO, 241. zenbakikoa)

4.- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza (2021eko maiatzaren 18ko NAO, 115. zenbakikoa)


BIGARREN PROBAKO GAIAK

1.- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa (2018ko apirilaren 16ko NAO, 72. zenbakikoa)

2.- Geografiaren arloko ezagutzak:

a) Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak...). Egun, Iruñerrian taxi-zerbitzua emateko lurralde-eremua udalerri hauek eratzen dute: Adios, Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Biurrun-Olkotz, Burlata, Oltza Zendea, Zizur, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Galar, Uharte, Legarda, Elo, Muruzabal, Noain-Elortzibar, Odieta, Orkoien, Iruña, Tiebas-Muru Artederreta, Ukar, Ultzama, Uterga, Eguesibar, Atarrabia, Zizur Nagusia.

b) Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.

c) Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)

d) Zerbitzua emateko egundo ibilbide zuzenenak.

Oinarri osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 327/2023 ebazpena.

Probetan parte hartzeko eskabidea BEHERA KARGATU

Otros