MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO LURRALDE EREMUAN TAXI BAIMEN PROFESIONALA LORTZEKO XIII. DEIALDIA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
23/01/2018
Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi baimen profesionala lortzeko probak egitea. Baimen hori eskuratzea ezinbestekoa da taxi lizentzia baten titularra izateko edo soldatapeko gidaria izateko.

Eskabideak 2018KO OTSAILAREN 23 eguna bitartean aurkeztu ahal izango dira, Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Chinchilla Jeleralaren kalea, 7, Iruñea -Rozalejo Markesaren kaletik sartu behar da-, 08:30etatik 14:30etara, edo 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten duen beste edozein bideren arabera.

Eskatzen diren dokumentuen artean, Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria dago, taxi baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zenbateko hori bi modu hauetara ordaindu daiteke:

- Iruñerriko Mankomunitatearen kutxan, Navas de Tolosa kalearen 29.ean.

- Kontu zenbaki hauetako batean:

ES 67 2100 9161 46 2200124523

ES 57 3008 0001 12 2448603924

Eskabideak eta ordainketaren ziurtagiriaz gain, interesa duten pertsonek jarraian zehazten diren dokumentuak aurkeztu behar dituzte:

1.- Nortasun Agiri Nazionalaren kopia egiaztatua (edo bigarren oinarriaren lehen puntual ezarritako baldintza betetzen dela ziurtatzen duten dokumentu ofizialak).

2.- Gidabaimenaren kopia egiaztatua.

3.- AUKERAKOA: Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.

LEHEN PROBAKO GAIAK

- 9/2005 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak.

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza.

- Kontabilitate eta zerga arloko oinarrizko ezagutzak:

  • Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.
  • Langile autonomoek kontabilitate eta erregistro arloan dituzten  betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZaren liburuak.
  • Fakturen betebehar formalak.
  • Kontabilitateko eta zergetako oinarrizko alderdiak.

BIGARREN PROBAKO GAIAK

- Baterako taxi zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa.

- Geografiaren arloko ezagutzak:

  • Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak...)
  • Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.
  • Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...)
  • Zerbitzua emateko egungo ibilbide zuzenenak.

Oinarri osoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira: 16 zk, 2018ko urtarrilaren 23koa.

PROBETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA BEHERA KARGATU

Beste batzuk