Eskabideak, nagusiki, Iruñerriko Mankomunitateko erregistroen gaian laguntza emateko bulegoan aurkeztu behar dira, Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kalearen 7an (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da).
Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarrita dauden gainerako tokietan ere aurkeztu ahal izango dira.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA 2023KO URRIAREN 31N, ASTEARTEA, AMAITUKO DA (EGUN HORI BARNE)
Eskaerak deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberako eskabide baten bidez aurkeztuko dira, eta harez gain, hiru gutun-azal itxi aurkeztuko dira, hitz hauek idatzita izango dituztenak: "TAXI ZERBITZUA EMATEKO EUROTAXIEN 20 LIZENTZIA ESLEITZEKO LEHIAKETA", eta eskabidea aurkezten duen pertsonaren izen-abizenak, NANa eta sinadura, eta bai gutun-azal bakoitzaren izenburua ere. Hauek izango dira izenburuak, hurrenez hurren:
a) 1. gutun-azala: ADMINISTRAZIO AGIRIAK
b) 2. gutun-azala: PROPOSAMEN TEKNIKOA
c) 3. gutun-azala: PROPOSAMEN EKONOMIKOA
Los anexos que incluye la convocatoria son los siguientes:
- III. eranskina - Proposamen teknikoaren eredua