Oinarri osoak 81. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu dira, 2023ko apirilaren 20koan.
Eskabideak, nagusiki, Iruñerriko Mankomunitateko erregistroen gaian laguntza emateko bulegoan aurkeztu beharko dira, Iruñeko Chichilla Jeneralaren kalearen 7an (Rozalejoko Markesaren kaletik sartu behar da).
Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarrita dauden gainerako tokietan ere aurkeztu ahal izango dira.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA 2023KO MAIATZAREN 22AN, ASTELEHENA, AMAITUKO DA (EGUN HORI BARNE)
Eskaera, deialdiaren I. eranskinean dagoen ereduaren araberako eskabide baten bidez aurkeztuko dira, eta harez gain, hiru gutun-azal itzi aurkeztuko dira, hitz hauek idatzita izango dituztenak: "TAXI ZERBITZUA EMATEKO EUROTAXIEN 20 LIZENTZIA ESLEITZEKO LEHIAKETA", eta eskabidea aurkezten duen pertsonaren izen-abizenak, NANa eta sinadura, eta bai gutun-azal bakoitzaren izenburua ere. Hauek izango dira izenburuak, hurrenez hurren:
a) 1. gutun-azala: ADMINISTRAZIO AGIRIAK
b) 2. gutun-azala: PROPOSAMEN TEKNIKOA
c) 3. gutun-azala: PROPOSAMEN EKONOMIKOA
Deialdiak dituen eranskinak hauek dira: