Deitzailea: Iruñerriko Mankomunitatea
Kontratazio-organoa: Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorra
Prozedura: enkantea
Xedea: Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean dagoen higiezina, Iruñerriko Mankomunitatearen ondare-ondasuna, besterentzea enkante bidez (prozedura irekia)
Lizitazio-zenbatekoa: 4.299.000 euro
Bermeen zenbatekoa: 85.980 euro
Eskaintzak aurkezteko epea: 2025/02/01 eta 2025/05/30 artekoa
Aurkezteko tokia: eskaintzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Orokorraean, Iruñeko Aduanako Zokoa kalearen 12.ean (31001), edo, gainerakoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 16.4 artikuluan ageri diren tokietako edozeinetan, lizitazio-iragarkian adierazitako epean, eta baldintza-agirian jasota dauden zehaztapenei jarraituta.
Eskaintza Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu nahi bada, ordutegia astelehenetik ostiralekoa da, 09:00etatik 14:00etarakoa.
Bi bisita programatu dira: otsailaren 18an, asteartea, 11:00etan, eta otsailaren 26an, asteazkena, 10:00etan. Bisitara joateko, aurretik mezu elektronikoa bidali beharko da mcp@mcp.es helbidera. Mezuan "VISITA General Chinchilla" idatzi beharko da eta pertsona-kopurua adierazi.

