HONDAKINAK BILDU ETA GARRAIATZEKO IBILGAILUZ HORNITZEA. 2018/SCON-ASU/000064
Hondakinak bildu eta garraiatzeko ibilgailuz hornitzea.
Kontratua 7 zatitan banatuta dago:
- 1. Zatia: 11 txasis, 3 ardatzekoak, 26 tonakoak (baimendutako geheneko masa)
- 2. Zatia: 3 txasis, 2 ardatzekoak, 18 tonakoak (baimendutako geheneko masa)
- 3. Zatia: 10 kutxa trinkogailu, albotik kargatzekoak, 23-25 m3-koak
- 4. Zatia: 3 kuntxa trinkogailu, atzetik kargatzekoak, 12-14 m3-koak
- 5. Zatia: kutxa trinkogailu 1, atzetik kargatzekoa, industriala, 20-23 m3-koa
- 6. Zatia: 2 kamioi besodun
- 7. Zatia: 3 ekipo satelite
ESKAINTZAK 2019KO MARTXOAREN 14AN IREKIKO DIRA, OSTEGUNA, 09:00ETAN, JULIAN ARTEAGA KALEAREN 1EAN, BIGARREN SOLAIRUAN, IRUÑEAN (IRATI ARETOA)
ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA LUZATU EGIN DA MARTXOAREN 8A ARTE, 14:00AK ARTE
AZALPENAK
1.- azalpena - Urteko lan-aurreikuspenari buruzko informazioa ekipoko
- 1. zatia: 11 txasis, 3 ardatzekoak, 26 tonakoak (baimendutako gehieneko masa). Urteko lan-aurreikuspena ekipoko 55.000 km/urte, 3.250 h/urte (h txasis-motorra)
- 2. zatia: 3 txasis, 2 ardatzekoak, 18 tonakoak (baimendutako gehieneko masa). Urteko lan-aurreikuspena ekipoko 35.000 km/urte, 2.200 h/urte (h txasis-motorra)
- 3. zatia: 10 kutxa trinkogailu, albotik kargatzekoak, 23-25 m3-koak. Urteko lan aurreikuspena ekipoko 3.250 h/urte (h txasis-motorra)
- 4. zatia: 3 kutxa trinkogailu, atzetik kargatzekoak, 12-147 m3-koa. Urteko lan aurreikuspena ekipoko 1.700 h/urte (h txasis-motorra)
- 5. zatia: kutxa trinkogailu 1, atzetik kargatzekoa, industriala, 20-23 m3-koa. Urteko lan aurreikuspena ekipoko 1.700 h/urte (h txasis-motorra)
- 6. zatia: 2 kamioi besodun. Urteko lan-aurreikuspena ekipoko 25.000 km/urte, 1.100 h/urte (h txasis-motorra)
- 7. zatia: 3 ekipo satelite. Urteko lan-aurreikuspena ekipoko 27.000 km/urte, 1.400 h/urte (h txasis-motorra)
2.- azalpena - XII eranskina Ekipo sateliteen ezaugarri teknikoak (7. zatia), azalpenak
- ESEKIDURA: Aurrekoa eta atzekoa pneumatikoa edo balezta parabolikoak edo beste sistema batzuk (torsio-barrak, semieliptikoak, etab.)
- ABIADURA-KAXA: Ez da nahitaezkoa balaztatze elektrikoko sistema izatea (retarder, intarder edo antzekoa).
- ERREGAI-DEPOSITUA: Beste material batzuk onartzen dira aluminioaz gain, txesteak beste, material plastikoak
- KUTXA TXASISAREN GAINEAN BERMATZEA: Ez da aintzat hartzen pisatze-sistema instalatzea, eta, beraz, ez da beharrezkoa kutxa txasisaren 6/8 puntutan bermatzea.
3.- azalpena - Akatsak detektatu dira IV.3, IV.4, IV.5 eranskinetan, automatikoki ebaluatzeko modukoak diren irizpideen gainekoetan, eta V.1, V.2 eta V.3 eranskinetan, automatikoki ebaluatzeko modukoak ez diren irizpideen gainekoetan, Ergonomia/Erabilerari dagokion alderdian.
IV.3, IV.4, IV.5, V.1, V.2 eta V.3 eranskin berriak daude, zuzenduta.
IV.3 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak diren beste irizpide batzuk, 3. zatia.
IV.4 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak diren beste irizpide batzuk, 4. zatia.
IV.5 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak diren beste irizpide batzuk, 5. zatia.
V.1 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak ez diren irizpideak, 3. zatia.
V.2 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak ez diren irizpideak, 4. zatia.
V.3 eranskina. Automatikoki ebaluatzeko modukoak ez diren irizpideak, 5. zatia.
X. eranskineko izenburuan dagoen akatsa zuzentzea:
X. eranskinaren izenburua hau da: Atzetik kargatzeko 24-26 metro kuboko industria-kutxa trinkogailuaren ezaugarri teknikoak (5. zatia).
Beste izenburu hau eduki behar du, ordea (eranskina garatzean exijitzen den kutxaren edukiera garbiarekin koherentzia izateko): Atzetik kargatzeko 20-23 metro kuboko industria-kutxa trinkogailuaren ezaugarri teknikoak (5. zatia)
Akatsa zuzentzea IV.7 eranskinean. Automatikoki baloratzeko modukoak diren beste irizpide batzuk. 7. zatia
IV.7 eranskineko taulan kanpoko biratze-erradioa dago, baina kanpoko biratze-erradia ez da baloratuko, ez baitago sartuta baldintza-agiriaren A.8 puntuan 7. zatirako aurreikusitako balorazio automatikoko irizpideen barnean.