HONDAKIN UREN SANEAMENDU ETA ARAZKETA INSTALAZIOAK ETA SAREAK GARBITZEKO ZERBITZUA, SCPSAren JARDUKETA ESPARRUAN. 2015-597 txostena
Iruñerriko Zerbitzuak S.A. (SCPSA) sozietatearen hondakin uren saneamendu eta arazketa instalazioak eta sareak garbitzeko eta haietako buxadurak kentzeko zerbitzuak. Esparru akordio honen helburua atal hauetan zehazten da:
I. ATALA - Buxadurak kentzea eta garbitzea
SCPSAren estolderia sarea eta gainerako instalazioak, Arazuriko HUA barne, garbitzea eta haietako buxadurak kentzea, lanak egoki egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak erabilita.
II. ATALA - Kolektoreak garbitzea
Eskualdeko kolektoreak aldian behin garbitzea, lanak egoki egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak erabilita.
III. ETA IV. ATALAK - Hobiak
Hobi septikoak eta HUA txikiak garbitzea, lanak egoki egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak erabilita.
Eskaintzak 2016ko apirilaren 19an irekiko dira, 9:30etan, Julian Arteaga kalean (lehen Imaz Anaien kalea), 1ean, 2. solairuan, Iruñean (Irati aretoa)

