Argitaratze eguna:
23/12/2022
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko abenduaren 23an egindako bilkuran, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza aldatzea onartu zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoareakin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aurretiko herri konsulta publikoaren osteko azken txostena
Información pública

