MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

HASIERA BATEAN ONARTZEA IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEKO HONDAKINEN KUDEAKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ALDATZEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
20/06/2024
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko ekainaren 20an egindako bilkuran, hondakinen kudeaketa arautzeko ordenantza aldatzea onartu zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenanza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Ordenantza aldatzea

144.NAO - 2024ko uztailaren 15a

Información pública