MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

HASIERA BATEAN ONARTZEA IRUÑERRIKO HIRI-GARRAIOAREN ZERBITZU PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ALDATZEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
29/09/2020
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko irailaren 28an egindako bilkuran, Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzu publikoa arautzeko ordenantzaren 5., 8. eta 13. artikuluak aldatzea onartu zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

 BN 20-09-28 akordioa

 Ordenantza aldatzeko proposamena

233. NAO - 2020ko urriaren 8a

Información pública