MCP Egoitza

MCP Egoitza

Egoitza Elektronikoa
Egoitza Elektronikoa
ORDU OFIZIALA

HASIERA BATEAN ONARTZEA HIRI-HONDAKINEN KUDEAKETA-ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TRIBUTU-IZAERA EZ DUTEN ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA ALDATZEA

Iragarki taula

Lizitazioak

Argitaratze eguna: 
20/12/2019
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza aldatzea onartu zuen hasiera batean.

 Hiri-hondakinen tarifak aldatzea 2020

 255.zk NAO - 2019ko abenduaren 31a

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Información pública